Itsas hondoko erliebe-mapen bilduma hau AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitateak euskal kostako itsas habitataren ezaugarrien inguruan egin duen ikerketa-lan luzearen emaitza da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak finantzatutako ikerketa-proiektu baten baitan, hiru urtetan zehar, zenbait kanpaina egin dira izpi anitzeko zunda erabiliz eta LIDAR batimetrikoarekin hegaldiak eginez.

Informazio hori biltzen amaitu ondoren, atsegin handiz jarri dugu itsasoaren erabiltzaile–komunitatearen eta, oro har, gizartearen eskura. Gaur egun, gure kostaldeko itsas hondoei buruz daukagun informaziorik zehatzena biltzen da lan honetan. Teknologiari esker, itsas tradizioak iraun duen mende luzeetan ezkutuan izan duguna azaleratu ahal izan dugu. .

Mapa bakoitzean, itsas hondoa aurrez sekula ikusi ez duzun bezala ikusteko aukera izango duzu, hondoetako ezaugarriak xehetasun handiz ikustea ahalbidetzen duen bereizmen handiari esker. Itsas hondoa ezagutzeak gure itsasoa gehiago errespetatzen eta natura hobeto erabiltzen lagunduko digulakoan gaude…

Publikoak eta erabilerak

Erliebe-mapak oso erabilgarriak dira itsas sektore guztietarako: salbamendu eta sorospenetarako nahiz ikerkuntza edo aisiarako. Horrez gain, hainbat aplikazio dituzte beste zenbait sektore eta jardueratarako:
  • Aisialdiko arrantza ;
  • Nabigaziorako simulazioak
  • Itsas ibilbideen prestaketarako edo kirol-urpekaritzarako laguntza
  • Urautsien inguruko informazioa surflarientzako
  • Ozeanografiaren eta arrantzaren inguruko ikerkuntza
  • Prozesu geomorfologikoak (esaterako, hareatza eta estuarioetan klima-aldaketak eragiten duen inpaktua neurtzeko)
  • Dragatze eta isurien segimendua
  • Apaintzeko elementu edo/eta opari gisa

Hizkuntza | idioma

eu | es

Erosketa-Gunea

Erosketako orga

Your Cart is currently empty.

Garapena:

AZTI-Tecnalia

Kontsultatu:

itsasnet.com