Nola erosi?

Inprimatu
PDF fitxategia

AZTI-Dendan online erosi ahal izateko, derrigorrezkoa da webgunean erregistratutako erabiltzailea izatea. Oso erraza da erregistratzea, eta berehala egin daiteke. Gure erregistro-formularioaren bidez egin dezakezu.

Erregistratuta zaudenean eta zure kontua aktibatuta duzunean, sartu "erabiltzaile-izena" eta "pasahitza" erosketarekin hasi ahal izateko. Gakoa ahaztu baduzu, sakatu “pasahitza ahaztu zaizu?” edo jarri gurekin harremanetan, eta guk emango dizugu.

Jarraian, eskaria nola egin azalduko dizugu puntuz puntu:

1. PRODUKTUA AUKERATZEA

Joan aukeratutako produktuaren fitxara.

  • Sakatu "gehitu" produktuaren fitxaren barnean.
  • Aukeratutako produktua erosketako orgara gehituko da (orriaren ezkerraldean), eta hor erosi nahi duzun unitate-kopurua jarri ahal izango duzu.
  • Beste produktu batzuk aukeratzeko, pauso berak eman behar dituzu, eta produktuak zure erosketako orgara gehituz joango dira.
  • Produktuak aukeratzen eta zenbat nahi dituzun zehazten amaitu duzunean, joan erosketako orgara (orriaren ezkerraldean).

Eskuratu nahi duzun produkturen bat aurkitzen ez baduzu, jakinarazi iezaguzu gure bezeroekiko arreta-zerbitzuaren bitartez , eta atseginez lagunduko dizugu.

2. ORDAINTZEKO MODUA

Eskaria egitean, zure beharretara ongien egokitzen den ordaintzeko modua aukeratu ahal izango duzu:

Kreditu-txartela

Ordainketa kreditu-txartel bidez egin nahi baduzu, 3DSecure ordainketa-sistema erabiliko da. VISA eta MASTERCARDen ordainketa-modu berria da. Horri esker, erosketak segurtasunez egin daitezke Internet bidez eta eroslea erabiltzen ari den txartelaren legezko titularra baimentzen da.

3. ESKARIAREN BERRESPENA

Erosketa-prozesua bukatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zure helbide elektronikora, erosketaren xehetasun guztiekin. Mezu hori jaso ezean, jarri gurekin harremanetan.

Inoiz produkturen bat agortuta balego, berehala jakinaraziko genizuke.

4. BIDALKETA ETA ENTREGA

Ordainketa egin bezain laster egingo da eskariaren bidalketa. Egun batzuen buruan jasoko duzu zure eskaria, aurrez adierazitako helbidean.

Prestaketak eta bidalketak dirauen bitartean, eskariaren egoerari buruzko informazioa emango dizugu.

Bidalketaren gastua honako tarifa hauen arabera kalkulatuko da:

  • KT: Kreditu txartela
  • ER: Jasotzean ordaintzeko
Helbidea Agentzia Tarifa
Penintsula KT
Tourline
8.00 €
Penintsula ER
Correos
9.60 €
Balear Irlak KT
Correos 8.00 €
Balear Irlak ER
Correos 9.60 €
Kanariar Irlak KT
Correos 8.00 €
Kanariar Irlak ER
Correos 9.60 €
Europar Batasuna KT
Emailez kontaktatu

Hizkuntza | idioma

eu | es

Erosketa-Gunea

Erosketako orga

Your Cart is currently empty.

Garapena:

AZTI-Tecnalia

Kontsultatu:

itsasnet.com