Pribatutasun-politika

Inprimatu
PDF fitxategia

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak dioenaren arabera, eman dizkiguzun izaera pertsonaleko datuak “harremanak” deituriko fitxategian gordeta daudela jakinarazten dizugu.AZTI Fundazioa (helbide soziala: Txatxarramendi Ugartea z/g, 48395-Sukarrieta) da fitxategi horren arduraduna.

Fitxategi honek eskainitako zerbitzuen, publizitatearen eta merkataritza–azterketen administrazio- eta finantza-kudeaketarako informazioa jasotzen du, Espainiako Datuen Babeserako Agentziari jakinarazi zaio eta datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartzen ditu kontuan.

Edonola ere, interesatuak, informazio hori guztia jaso ondoren, baimena eman behar du bere datuak lehen aipaturiko helburuarekin erabil daitezen, eta gure zerbitzuak hobeto kudeatzearren, datu horiek AZTI-TECNALIAren enpresa laguntzaileei emateko.

Gogorarazten dizugu adierazitako legeak aukera ematen dizula emandako datuak ikusteko, eta, hala nahi izanez gero, datuak zuzentzeko, ez onartzeko edo baliogabetzeko. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar diozu AZTI-TECNALIAri lehen adierazitako helbidera, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

Datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, jakinarazpenak jaso nahi dituzun lekuko helbidea, NANaren edo pasaportearen fotokopia, eskaria zertan datzan, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.

Segurtasun-politika

Informazioaren segurtasuna eta zuk Internet bidez bidalitako datuen konfidentzialtasuna bermatzea da AZTI-Tecnaliaren lehentasunezko helburuetako bat.

Teknologiaren baliabideei esker, eta beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartuz, emandako datuen arabera derrigorrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu ditu AZTI-Tecnaliak, datu horiek ez galtzeko, ez aldatzeko, era desegokian ez erabiltzeko eta baimendu gabeko sarrerarik ez egiteko.

Horretarako, AZTI-Tecnaliaren webgune bidezko erosketa-zerbitzuak Secure Socket Layer (SSL) segurtasun-teknologia erabiltzen du. Sistema horri esker, bidalitako informazioa —baita eskariaren eta kreditu-txartelaren datuak ere— enkriptatu egin daiteke. Hartara, oso zaila da informazio hori irakurtzea, baita bidean modu ezegokian atzematen bada ere.

AZTI-Tecnaliaren zerbitzaria ziurtatua dago, beraz, edozein bidalketa egin aurretik, bere nabigatzaileak AZTI-Tecnaliaren dendaren identitatea egiaztatu dezake. Ziurtagiri horrek zure datuak doazen helmugako ordenagailuaren identitatea bermatzen du.

Nabigatzaile gehienetan beheko ertzean ageri ohi den giltzarrapo baten ikonoa ikusten baduzu, SSL segurtasuna lanean ari denaren seinale izango da. Ikono honen gainean sakatuz gero, segurtasun-konexioarekin erlazionatutako ziurtagiria agertuko da.

Hizkuntza | idioma

eu | es

Erosketa-Gunea

Erosketako orga

Your Cart is currently empty.

Garapena:

AZTI-Tecnalia

Kontsultatu:

itsasnet.com